San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egingo dira datozen asteetan, eta, horrek, hainbat aldaketa ekarriko ditu plazako aparkalekuaren inguruan.

Hasteko, datorren astelehenean eta asteartean (uztailak 2-3) aparkalekua itxita egongo da. Asteartetik aurrera, berriz, plaza aldeko edo udaletxeko sarreratik bakarrik sartu ahalko da aparkalekura. Kiroldegi aldeko sarrera itxita egongo da. Lanek lau asteko iraupena izatea aurreikusten da, beraz, trafiko aldaketa ere denbora tarte horretan egongo da indarrean.