Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren ordezkapena egiteko deialdia egin du udalak.

Lanpostu hau betetzen duen pertsonaren ama­ta­suna dela eta, deialdi honen xedea ho­nen or­dez­kapena egitea da. %50eko lan saioa izango da, eta pertsona honen amatasun-bajak irauten duen bi­tarterako izango da.

Gizarte Zerbitzuetan Diplomatura edo Gizarte Langile Agiria edukitzea eta E.G.A edo 3. H.E izatea derrigorrezkoa izango da.

Interesatuek eskariak Lazkaoko udaletxeko harrera bulegoan aur­kez­­­tu beharko dituzte, 2018­­ko irailaren 19a baino lehen. Eska­riarekin ba­­­­tera oinarri hauetan eskatzen di­ren bal­din­tzak betetzen direneko ziurtagiriak aurkeztu be­­­­harko dira.