Bihar, osteguna, Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egingo da Manueleneko plazan Lazkaoko Hamaikakoa ezagutzera emanez.


Ekitaldiaren aurretik, arratsaldeko 18:00tan, haur tailerrak antolatu dira. Aurpegiak margotzeko, marrazteko… txokoak izango dituzte eskuragarri bertaratzen direnek.

Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, hasiera emango zaio eguneko ekitaldiari. Bertan, Euskaraldira proiektua agertzeaz gain, Lazkaok izango duen hamaikakoa aurkeztuko dugu. Eta izen-emate eguna 20an hasten dela baliatuz, mahai bat egongo da izena eman nahi duen ororentzat.