Lazkaoko Udalak 2015-2019 kudeaketa planean definituta dituen helburu estrategikoen artean dago herriko ekonomia jarduera eta enplegua sustatzea.

Hala, xede hori betetzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan azken urteotan, Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrak biziberritzera bideratuta.

Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak mantentzeaz eta zaintzeaz gain ordea, nahitaezkoa da enpresa berriak sortu eta erakartzea. Horretarako, auto-enpelgua eta ekintzailetza aukerak herritarren artean sustatzea garrantzizkoa da udalarentzat, sortzen den enpresa bakoitza enplegu eta zerbitzu erakarle izan baitaiteke lazkaotar guztientzat.

Horregatik, Lazkaoko Udalak eta Goieki Goierriko Garapen Agentziak antolatuta, ekintzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da bigarrenez Lazkaon. Enpresa berri bat sortzerakoan kontuan izan behar diren hainbat alderdi eta jarraitu beharreko pausoak zein diren landuko dira jardunaldian. Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruiz de Alegria enpresa kudeaketan adituak gidatuko du saioa.

Ikastaroak bi helburu ditu. Batetik, parte hartzaileek ikusi eta esperimentatu dezatela ekintzailetasuna ere lan munduan txertatzeko aukera interesgarria eta aberasgarria dela. Eta, bestetik, norberaren gaitasunak eta indarrak negozio ideia batera bideratu daitezkeela ikustea.

Jardunaldia urriaren 30ean izango da, Lazkaoko udaletxean, 09:30ean hasita. Hiru eta lau ordu arteko iraupena izango du, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Urriaren 25era arteko epea dago horretarako. Izena emateko mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, edo 943 088 080 telefonora deitu behar da.

EKINTZAILETZA ETA AUTO-ENPLEGUA JARDUNALDIA:

  • NOIZ: Urriak 30, asteartea
  • ORDUA: 09:30
  • IRAUPENA: 3-4 ordu
  • TOKIA: Lazkaoko udaletxean
  • HIZLARIA: Ignacio Ruiz de Alegria enpresa kudeaketan aditua (Iragest Cogerencia)
  • IZEN EMATEA: Urriaren 25era arte, udaletxean, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita edo 943 088 080 telefonora deituta.