Hirigoien kaleko 4 eta 10 atarien artean berurbanizazio lanak egiten ari dira, eta bidegorria plazara arte luzatuko da.

Herriko bidegorri sarea eta oinezkoentzako paseo guneak berritzeko Lazkaoko Udala egiten ari den obren barruan, hasi dira Hirigoien kaleari dagozkion lanak.

Lan horien barruan, errepidea eta espaloia kota berdinean jartzeko lanak ere egingo dira, eta gaur egun setoa dagoen lekuan eskailerak eraikiko dira.

Lanak egingo diren eremua zehazteko eta segurtasuna bermatzeko, Hirigoien 4 eta 10 atarien artean hesiak jartzen hasi dira dagoeneko.