Lazkaoko Udalak Gabonetako oporretarako antolatzen duen aisia zerbitzuan izena emateko epea astelehenean, azaroak 12 irekiko da.

Zerbitzua 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta egongo da (HH3 eta LH6). Guztira 80 plaza egongo dira.

Aisia zerbitzua abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2an, 3an, eta 4an emango da. Haur bakoitzeko 18,30 euro ordaindu beharko da. Egunero 10:00etatik 13:00etara emango da zerbitzua. Jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza egingo dituzte haurrek aisialdi zerbitzuan.

Izena eman nahi dutenek azaroaren 25era arteko epea izango dute. Izen-emate orria kiroldegira eraman behar da.

Gaztelekua ere irekita

12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dagoen Gaztelekua ere irekita egongo da Gabonetan: abenduaren 26, 27, eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Egitarau berezia prestatuko dute Gabonetarako.