LazkaOn merkatari elkarteak argazki lehiaketa antolatu du, 2019ko egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko.

Herriarekin lotutako edozein argazki bidali daiteke lehiaketara: paisaiak, natura, ospakizunak, jendearenak… eta edonork parte hartu dezake. Argazkiak azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, parte hartzailearen izen-abizenak zehaztuta.

Argazkiak .jpg formatuan egon behar dira, eta 2 Mb eta 10 Mb arteko pisua izan behar dute eta horizontalak badira hobeto. LazkaOn elkarteak azaroaren 19an jakinaraziko die irabazleei euren argazkiak aukeratuak izan direla.

Irabazleek 40 euroko erosketa bonoa jasoko dute opari, elkarteko dendetan erabiltzeko. Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean 40 euroko beste erosketa bono bat zozkatuko da, hau ere elkarteko dendetan trukatzeko.

LazkaOn elkarteak erabakiko du argazki irabazle bakoitza zein hilabetetan agertuko den. Argazki bakoitzaren egilearen izen abizenak adieraziko dira argazki guztietan. Lehiaketan parte hartzeak LazkaOn elkarteak egutegiaren promoziorako egin ditzakeen argitalpenetan (sare sozialak, iragarkiak…) argazki horiek erabiltzeko baimena ematea suposatzen du.