Pantzat taldearen Kolorez Kolore antzezlana hilaren 23an izango da, Arerian, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat.

Sarrerak udaletxean eskura daitezke, 2 euroan. Emanaldia 18:00etan hasiko da. Txekiako Kveta Pacovská ilustratzailearen lana oinarri hartuta pieza eszenikoa da Kolorez Kolore antzezlana.

David Larrañagaren musika eta Juan Kruz Igerabideren poesia oinarri hartuta koloretako etxe bat eraikiko dute antzezleek. Horretarako, leihoak eta txotxongiloak erabiliko dituzte.