Ostiralean hasiko dira 2019ko San Prudentzio jaiak, eta maiatzaren 1era arte luzatuko dira.

Goierri Gorri kluba izango da aurten jaien hasiera iragartzen duen suziria jaurtiko duena. Kirol arloan klubak izan duen ibilbideari aitortza egingo zaio. Ordutik aurrera ohiko egitaraua jarraituko da festen amaiera arte: mozorro eguna, San Prudentzio eguna, haurren eguna, kuadrilla eguna…

Lazkaomendiko festak, berriz, maiatzaren 3tik 5era bitartean izango dira, aurten, ostiralez hasiko baitira jaiak.

Honako loturan ikusi dezakezue egitarau osoa: San Prudentzio jaiak 2019.