Astelehenean hasiko da Lazkaoko Udalak eskainitako aisialdi zerbitzua eta kirol ikastaroen kanpaina.

AISIALDI ZERBITZUA

Aisialdi zerbitzua HH-ko 3.mailatik LH-ko 6.mailara arteko haurrei zuzenduta egongo da. Astelehenean, ekainaren 24ean, hasiko da zerbitzua, eta uztailaren 24an amaituko da. Bi ordutegi izango ditu: 09:00etatik 13:00etara eta 10:00etatik 13:00etara. Aisialdi zerbitzuan parte hartzen duten umeek jolas giroan, hainbat jarduera, tailer eta ekintza egingo dituzte.

UDAKO KIROL KANPAINA

Udako kirol kanpaina HHtik batxilergora arteko lazkaotarrei zuzenduta egongo da. Astelehean, ekainaren 24ean, hasiko da kanpaina, eta uztailaren 19an amaituko da. “Kirolanitza” ikastaroa eskainiko da, eta gainerakoan, mailaka, honako ikastaroak:

  • HH eta LH: Haurtxoen igeriketa, igeriketa, irristaketa, tenisa, aerobic tikia, gimnasia erritmikoa, arku tiraketa, zunba txiki, eskupilota, pala-frontenisa, mendiko bizikleta, eskalada, triatloia, piraguismoa eta kirolanitza.
  • DBH eta batxilergoa: Piraguismoa, funkya, pilates gazte, ziklo indoor. (* LH6koek (2006an jaiotakoek) ikastaro hauetan izena emateko aukera dute).