“Hamaika gezur" eta "Nire herria bezala" diskoak oinarri hartuta egingo da.

Musikari lazkotarraren bigarren bakarkako diskoa da “Hamaika gezur”, 2018an argitaratua, Kaki Arkarazo herrikidearen laguntzarekin. Musika melodiotsua eta letra sozialki konprometituak uztartzen ditu diskoan. “Nire herrian bezala” diskoa, berriz, 1977an argitaratu zuen, Josu Irastorzarekin batera.

Bi diskak kontuan hartuta egingo du emanaldia Lasak ostegunean, 22:00etatik aurrera, plazan.