Traktoreen eta remolkeen azterketa teknikoa egin ahalko da Lazkaon irailaren 12an, osteguna.

Lazkaoko Udalak Zubierreka industriagunean duen pabiloian (30. pabeloia) egin ahalko da azterketa, 08:00etatik 13:00etara. Ostiral honetara arteko epea (irailak 6) egongo da aurrez txanda hartzeko aukera. Aurre-txanda udaletxean eskatu beharko da.

Azterketa egin nahi dutenek 42,14€ ordaindu beharko dute, eta honako dokumentazioa aurkeztu:

  • Zirkulazio baimena
  • Azterketa teknikoaren txartela
  • Aseguruaren ordainagiria
  • NAN-a