Mindfulness ikastaroa eskainiko du Lazkaoko Udalak urria eta azaroan.

Helburu du erabateko kontzientzia garatzen ikasteko giltzak ematea, oraina bere osotasunean bizi ahal izateko eta bizitzak eragiten duen estresa murrizteko. Metodo horren bidez, meditazioa landu eta buruko pentsamenduak kontrolatzen dira. Meditazioa burua trebatzeko entrenamendurik onena da, eta, Mindfulness teknikaren bidez, horrekin zerikusia duten ariketak egiten dira.

Ikastaroak hainbat helburu izango ditu: pentsamenduak begiratzen ikastea, sentsazioek, sentimenduek eta pentsamenduek aldi baterako duten izaeraz jabetzea, emakumeen sentitzeko eta emozioak bizitzeko erari buruz hausnartzea (patriarkatuaren aginduekin dituzten loturak topatuz), pentsamendu eta sentimendu ezkorretatik desentsibilizatzea, sufrimendua gutxitzea eta bizitza estimatzea irtenbide kreatiboak aurkituz, min fisikoa eta emozionala gutxitzea, eta osasuna hobetzea.

Horretarako, tailerra lau zatitan banatuta egongo da: praktika formala, metodoaren azalpena, esperientziak partekatzea eta etxerako jarduerak. Saio praktikoak izango dira, eta kontzientzia lantzeko eta oraina bizitzen ikasteko meditazioa egiteko era desberdinak ikasi ahalko dira. Eduki teorikoak ere egongo dira.

Hitzordua ostegunetan izango da Orobione egoitzan, esan bezala, urrian zein azaroan, arratsaldeko 6etatik 8etara. Bertan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 18 urtez gaindikoa izatea. Doako ikastaroa izango da, eta plaza mugatuak egongo dira; zerrenda, inskripzio ordenaren arabera egingo da. Izen emateak Udaleko harrera bulegoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatzita burutu behar dira irailaren 16tik 23ra.