• Eskaerak 2020ko urtarrilaren 17a bitarte aurkez daitezke Gerriko Kultur Elkartean. Proiektuak dira orain aurkeztu beharrekoak, ez ikerketa amaituak, beste edizioetan bezala Goierriri dagokion edozein zientzia alorretakoak.
  • Beka 7.000 eurokoa izango da eta lanak banaka edo taldeka burutu daitezke. Urtebeteko epea izango du edo dute ikertzaileek ikerlana amaitu eta entregatzeko.

Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak, Maizpide Euskaltegi-Barnetegiak eta Lazkaoko Udalak elkarlanean antolatzen duten Gerriko Ikerlan Bekaren 19. Edizioa abian da. 1989an antolatu zen lehenengoz Gerriko Idazlan Sariketa, gerora Ikerlanen Beka bihurtua. Bi urtez behin gauzatzen da eta 27 izan dira argitaratutako ikerlanak bere sorreratik.

Helburutzat du euskararen irakaskuntza, euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea eta euskararen erabilera eta euskal kulturgintza bultzatzea.

Orain deialdi berri bat gauzatu da Goierriri dagokion zientzia alorreko edozein ikerlan burutzeko. Herri mailako nahiz eskualde mailakoa izan liteke, herriei buruzko monografiak barne, edozein garaitakoa, euskaraz sortua eta originala, beste inon saritu eta argitaratu gabea.

Eskaerak 2020ko urtarrilaren 17a bitarte aurkez daitezke Gerriko Kultur Elkartean. Beka 7.000 eurokoa izango da eta lanak banaka edo taldeka burutu daitezke. 2020ko martxoaren 13an argitaratuko da hiru erakundeek osatutako epaimahairen ebazpena. Ikerlan bat edo gehiago izan litezke aukeratuak eta horien artean banatuko da beka. Urtebeteko epea izango du edo dute ikertzaileek ikerlana amaitu eta entregatzeko.

Ikerlan proiektuek kontuan behar dute izan edukiaren azalpen zientifikoa, ikerlana ISO arauen arabera aurkeztutako materialez hornitzea, eta euskara zuzen eta egoki erabiltzea. Oinarriak atxikita.

Oharra: edozein argibide behar izanez gero, dei 943-16 02 82 telefonora, bidal 943-88 79 71 faxera edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Informazio gehiago www.maizpide.eus, www.lazkao.eus edota www.gerriko.eus orrietan.

IMG 20191031 101623 294