• Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da eta guztiz anonimoa. Bestetik, Zeukesan web-a dago eskura, blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoarekin.
  • Lazkaoko Udalak herri eragile eta gazte eta nerabeekin lan egiten duten mugimentuen artean eman du zerbitzuaren berri.

Euskadiko haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunea da Zeuk Esan. Laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka:

  • Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da eta guztiz anonimoa.
  • Bestetik, Zeukesan web-orrialdea dago eskura, eta blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu, telefonoz deitu ordez idatzi eta gertatzen dena kontatzeko.

Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?

Deitu edo idatzi daiteke honako kasuetan:

  • Gazte edo neraba batek arazoren bat izan eta norbaitekin hitz egin nahi badu.
  • Arazorik badu edo buruan izan ditzakeen gaiei buruz zerbitzuaren atzean dauden profesionalen orientazioa edo aholkua behar badu.
  • Horrez gain, zerbitzu honetara jo daiteke norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten badu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak).

Nor dago web-orrialdearen eta Zeuk Esan atzean?

Psikologoak eta gizarte-hezitzaileak, haurren eta nerabeen esparruan espezializatuak.

Laguntza behar baduzu, jarri harremanetan Zeuk Esan! Zerbitzuarekin. Lazkaoko Udalak herri eragile eta gazte eta nerabeekin lan egiten duten mugimentuen artean eman du zerbitzuaren berri.

PEGATINA V1 page 001