• Asteazken honetan, abenduak 18, eskainiko du Lazkao Txiki musika eskolak kontzertua, eta ostiralean, abenduak 20, Kantaka abesbatzak.
  • Abenduko zine eskaintzak ere aurrera darrai: asteburu honetan ‘Frozen II’ eta ‘La odisea de los Giles’.

Gabonak gertu sumatuko dituzte lazkaotarrek aste honetan, bi gabon kontzertuz gozatzeko aukera izango baitute: Lazkao Txiki Musika Eskola eta Kantaka abesbatza.

Asteazken honetan, abenduak 18, eskainiko du Lazkao Txiki Musika Eskolak kontzertua. Arratsaldeko 18:00etan ezarri dute hitzordua Arerian.

Bi egun beranduago, berriz, izango da Kantaka Abesbatzaren eguberri kontzertua. Ostiralean, abenduak 20, arratsaldeko 19:30ean, San Prudentzio ermitan.

Eta nola ez, abenduko zine eskaintzak aurrera darrai: ‘Frozen II’ eta ‘La odisea de los Giles’ filmak eskainiko dira honako ordutegian.

La odisea de los Giles

• Abenduak 21, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Abenduak 22, igandea: 19:30.
• Abenduak 23, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Frozen II

• Abenduak 21, larunbata: 17:00.
• Abenduak 22, igandea: 17:00.
• Abenduak 23, astelehena: 17:00.

Asteburua 18 12