Albisteak

  • Abenduaren 24ra arteko tartea dago botoa emateko eta hilaren 27an gauzatuko da sari banaketa.
  • Erakusleiho irabazlea aukeratzeko bozketan parte hartzen duten herritarren artean, bost erosketa bale zozkatuko dira: 300 euroko erosketa bale bat eta 150 euroko lau erosketa bale. Saridunek lehiaketan parte hartzen duten 21 saltokitan trukatu ahalko dituzte baleak.

Lazkaoko Udalak, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu eta bertako kontsumoa sustatzeko bidean, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere. Guztira, 21 merkatari ari dira lehiaketan parte hartzen dutenak, eta herritarrek aukeratuko dute guztien artean zein duten gustukoena. Abenduaren 24ra arteko tartea dago botoa emateko.

Lehiaketan parte hartzen ari diren dendetan banatuko dituzte botoa eman ahal izateko txartelak. Bertan eskatzen diren datuak bete eta txartela udaletxeko sarreran jarriko den kaxan bota beharko da.

V. edizioa da. Azken sustapen kanpainan izandako parte-hartze arrakastatsuari jarraiki landu da ekimena. Izan ere, ehunka herritarrek parte hartu zuten Udazkeneko Kanpainan, eta 2000 txarteletik gora batu ziren. Hori horrela, herriko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak biziberritzeko planari jarraiki, eta bertakoa eta bertako establezimenduetan kontsumitzea sustatzea helburu izanik, eguberrien atariko eta jaietako aisia ekintza bilduma oparoa landu da. Gabonetako agenda horren barnean, merkatariei zuzenki lotutako Erakuslehio Lehiaketa abian jarri da aurten ere.

900 euro zozketatuko diren baleetan

Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean, bost erosketa bale zozkatuko dira: 300 euroko erosketa bale bat eta 150 euroko lau erosketa bale. Saridunek lehiaketan parte hartzen duten 21 dendetan trukatu ahalko dituzte baleak.

Botoa ematen dutenek bakarrik ez, lehiaketan parte hartzen duten merkatariek ere sariak izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten hiru erakusleihoetako dendariek diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako otarra jasoko dute.

Sariak abenduaren 27an banatuko dira, udaletxean egingo den ekitaldian.

ErakusleihoaKartela min page 001