• Kepa Zubiarrain alkatea: “herritar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gain, kale eta altzarien garbitzeari ere kalte egiten diete honelako ekintzek. Guztiona den herria guztiok zaindu behar dugu, errespetu osoz. Honelako ekintzek guztioi eragiten digute txarrerako zentzu orotan”.

Azkenak, Jose Lasa parkerako sarbideetako batean pintaketak egin dituzte. Lazkaoko Udalak ekintza deitoratu du, eta salatu azken denbora honetan honelako pintaketa gero eta gehiago egiten direla herrian eta horrek herritar guztiengan duela eragin zuzena.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du “herritar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gain, altzarien garbitzeari ere kalte egiten diola. Jada intadak kentzeko eskatu diogu, baina horrek kostu bat dauka. Guztiona den herria guztiok zaindu behar dugu, errespetu osoz, gurea baita, gure kaleak, gure ondarea, gure nortasuna, gure herriaren irudia. Honelako ekintzek guztioi eragiten digute txarrerako zentzu orotan”.

Pintaketak