• 2019. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak dira.
  • Baldintzak GAO-ko 2014-04-14an argitaraturiko ordenantzaren arabera arautzen dira. Ordenantza www.lazkao.eus-en kontsulta daiteke.

2019. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu Lazkaoko Udalak.

Baldintzak GAO-ko 2014-04-14an argitaraturiko ordenantzaren arabera arautzen dira. Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egin behar dira, otsailaren 10etik 21era bitartean. Informazio gehiago nahi duenak Gizarte Zerbitzuetako departamentuan edo udaletxeko harrera zerbitzuan eska dezake.

Laguntza hauek arautzen dituen ordenantza www.lazkao.eus-en kontsulta daiteke.

diru laguntzak