Albisteak

  • Lur-azpiko 38 garaje itxiak izango lirateke, 5.6 metro luzerakoak eta 3 zabalerakoak. Aurreikusitako salmenta prezioa 21.500 euro + BEZa da.
  • Lanei ekiteko, herritarren nahiak ezagutu nahi dira eta jakin zenbateko eskaria dagoen. Garajeak eraikitzeko eskaera nahikoak jaso beharko dira.

Gurutze auzoko urbanizazio proiektuaren baitan, fase berri bati ekiteko helburua du Lazkaoko Udalak. Hain zuzen ere, Gurutze 3-4 eta Hirigoien 20-26 arteko eremuaren urbanizazio lanak burutzeko asmoa dauka eta lur azpiko garajeak eraiki ahal izateko aukera aztertu nahi du.

Lanei ekiteko, herritarren nahiak ezagutu nahi dira eta jakin zenbateko eskaria dagoen. Garajeak eraikitzeko eskaera nahikoak jaso beharko dira. Eskuorri bat zabaldu da etxe guztietara ekimenaz informatuz. Atxikita*

38 garaje berri

Aurreikuspena da Gurutze kalean lur-azpiko 38 garaje berri eraikitzea. Garaje itxiak izango lirateke, 5.6 metro luzerakoak eta 3 zabalerakoak. Aurreikusitako salmenta prezioa 21.500 euro + BEZa da.

Garajeak erosi ahal izateko, Udalak martxan jarri duen interesatuen prozesuan izena eman behar da honako bideen bitartez:

  • Telefonoa: 943 08 80 80.
  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
  • Udaleko harreran, astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara, eta larunbatetan goizeko 8:00etatik 12:00etara.

Izen emateko epea martxoaren 31a bitartekoa izango da.

Santa Madalenan azken garajeak eskura

Santa Madalenan 4 garaje geratzen dira. 28, 29, 30 eta 36 zenbakidun plazak zehazki. Honakoak dira prezioak:

  • 28, 29 eta 30 zenbakidun plazak 19.835 € B.E.Z. barne
  • 36 zenbakidun plaza 19.010 € B.E.Z. barne.

Aipatutako bide berdinen bitartez egin behar dira eskaerak.

Lazkao Gurutze Garajea web1

Lazkao Gurutze Garajea web2