• Arratsaldeko 20:00etan izango da ekitaldia Lazkaoko Udaleko Areto Nagusian.
  • Guztira 8 lan aurkeztu dira eta epaimahaia Jokin Apalategi Begiristain soziologoak, Jaione Apalategi Begiristain Pedagogian Doktoreak eta Fito Rodriguez Bornaetxea Hezkuntza Zientzietan Doktoreak osatzen dute.

Ostiral honetan, martxoak 13, ezagutuko dugu XIX. Gerriko Ikerlan Bekaren lan aukeratua (bat edo gehiago) zein den. Arratsaldeko 20:00etan izango da ekitaldia Lazkaoko Udaleko Areto Nagusian.

Guztira 8 lan aurkeztu dira eta epaimahaia Jokin Apalategi Begiristain soziologoak, Jaione Apalategi Begiristain Pedagogian Doktoreak eta Fito Rodriguez Bornaetxea Hezkuntza Zientzietan Doktoreak osatzen dute.

Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkarteak, Maizpide Euskaltegi-Barnetegiak eta Lazkaoko Udalak elkarlanean antolatzen dute. Helburutzat du euskararen irakaskuntza, euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea eta euskararen erabilera eta euskal kulturgintza bultzatzea.

Goierriri dagokion zientzia alorreko edozein ikerlan burutzeko beka 7.000 eurokoa izango da eta lanak banaka edo taldeka egin daitezke. Ikerlan bat edo gehiago izan litezke aukeratuak eta horien artean banatuko da beka. Urtebeteko epea izango du edo dute ikertzaileek ikerlana amaitu eta entregatzeko.

8 izan dira jasotako proiektuak:

1)”Mindfulness birtuala haurtzaroan. “4 urtaroak Goierrin””.

2)”Goierri eskualdeko lanpostuen sorrera eta bertako landa eremuetako herrietako biztanle kopuruaren arteko erlazioa”.

3)”Norbera izaten ikasiz: Bioatzeraelikadura egitasmo baten bitartez Goierriko haurren autoezagutza eta gaitasun kognitibo, emozional eta sozialak bultzatzen”.

4)”Cortijoko linea. Ebrotik zetorren energia linearen pistaren atzetik”.

5)”Goierriren jatorria adimen artifizialaren bitartez: gure arbasoen erretratu historiko, soziologiko, linguistiko eta onomastikoa”.

6)”Paperezko aztarnak. Mendizabal Gorostizu familiaren emigrazio prozesuaren nondik-norakoak gutunen bitartez (1872-1912)”.

7)”Lazkaoko altxor ezkutua”.

8)”Mantentze eta murgiltze ereduan aplikazioaren eragina Goierrin. Euskararen erabileraren sustapenean eta jendarte kohesioan eragina izan ahal dute?”.

Epaimahaikideak

Jokin Apalategi Begiristain jn., Soziologoa. Mugimendu Sozialetan katedraduna EHUko Psikologia Fakultatean. Gerriko Ikerlan Bekako Zuzendari Zientifikoa.

Jaione Apalategi Begiristain and., Pedagogian Doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Didaktika eta Eskola-Antolakuntza arloko irakasle titularra. Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanoa izan zen 2000-2004 artean. Jorge Oteiza Fundazio-Museoko patronatuko kidea eta Lehendakaria, gaur egun.

Fito Rodriguez Bornaetxea jn., Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea.