Albisteak

  • Larunbatean, martxoak 14, autoen motor hotsa gailenduko da. Goierri Rallysprint Aspanogi zazpigarren edizioa jokatuko. Goizean zehar auto klasikoen erakustaldia izango da erdigunean, eta egun bat lehenago plazan festa antolatu dute motorrak berotzeko: puzgarriak, taloak, txaranga…
  • Horrez gain, ostiralean ere, Oin Arin Dantza Taldeak ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizuna eskainiko du, bigarrenez. Zinemak ez du hutsik egingo asteroko hitzordura.

Asteburu betea izango da martxoko bigarrena Lazkaoko txoko ezberdinetan: Oin Arin Dantza taldearen ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizunaren bigarren saioak, Gerriko Ikerlan Bekaren sari banaketan, VII. Goierri Rallysprinta, Ibilgailu Klasikoen erakusketak eta zinemak osatuko dute eskaintza.

Lehen bi hitzorduak ostiralean, martxoak 13, izango dira. Oin Arin Dantza Taldeak ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizuna eskainiko du bigarrenez. Arratsaldeko 18:30etatik Aurrera Arerian. Doanekoa da ikuskizuna. 20:00etan, berriz, ezagutuko dugu XIX. Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena. Aurten 8 lan aurkeztu dira. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Lazkaoko Udaleko Areto Nagusian.

Larunbatean, martxoak 14, autoen motor hotsa gailenduko da. Goierri Rallysprint Aspanogi zazpigarren edizioa jokatuko da Lazkaon, Ikullu Racing taldeak antolatuta. Urtero bezala, lasterketa solidarioa izango da aurtengoa ere, ateratako etekinen %100 Aspanogi elkartera bideratuko dugularik. Euskadiko Rallysprint txapelketarako puntuagarria izango da lasterketa eta 15,9 Kmko ibilbideari hiru bider ekingo diote gidariek erlojuaren aurka. Larunbatean ere, rallyko lasterketaz gain, goizean zehar auto klasikoen erakustaldia izango da Lazkaoko erdigunean, eta egun bat lehenago, ostiralean, plaza inguruan festa antolatuko dute motorrak berotzen joateko: puzgarriak, taloak, txaranga…

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi film eskainiko dira: ‘Bonnie bears: abentura historiaurrean’ haurrei zuzendua eta ‘Hasta que la boda nos separe’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Hasta que la boda nos separe

• Martxoak 14, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Martxoak 15, igandea: 19:30.
• Martxoak 16, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Bonnie bears: abentura historiaurrean

• Martxoak 14, larunbata: 17:00.
• Martxoak 15, igandea: 17:00.

agenda martxoa 2