Albisteak

  • Hala, 2020ko maiatzaren 15etik 2020 ko ekainaren 30era bitarteakoa izan ordez, epe berria 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.
  • Aste hasieran Udalak bere eskumeneko tasen eta zergen ordainketa ere atzeratu zuen. Bestelako zerbitzu ezberdinegatik kobratzen dituen kuotei dagokienez, zerbitzuak etenda dauden bitartean, hauen kobrantza bertan behera geldituko da edo dagokion zati proportzionala kobratu.

Gaur egungo alarma, osasun larrialdi eta ziurgabetasun egoerak eraginda, martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu-Arauak onartutakoaren arabera, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren kuota borondatezko aldian ordaintzeko epea aldatu egin da. Hala, 2020ko maiatzaren 15etik 2020 ko ekainaren 30era bitarteakoa izan ordez, epe berria 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da (helbideratutako erreziboak ohi moduan azken egunean, irailaren 15ean, zordunduko dira kontuetan).

Aste hasieran Lazkaoko Udalak erabaki zuen zuzenean kudeatzen dituen tasa eta zergen kobrantza geldiaraztea eta atzeratzea. Normaltasunera itzulitakoan, aukerarik onenak aztertu ondoren, data berriak eta tributu kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko ditu Udalak.

Bestelako zerbitzu ezberdinegatik kobratzen dituen kuotei dagokienez, zerbitzuak etenda dauden bitartean, hauen kobrantza bertan behera geldituko da edo dagokion zati proportzionala kobratuko da bakarrik eta itzuli, aurrez ordainduta badago.

 

70627950 2754460271230656 4218197792125878272 o