• Covid-19ak ekarri duen isolamendu egoeraren ondorioz, bi kanpainetan izena emateko epea luzatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
  • Izen-ematea aurrez aurre egiteko zerbitzurik ez da eskainiko aurten udal-bulegoetan eta Gazteguneetan, eta online egin beharko da.
  • Informazio gehiagorako, Lazkaoko Udaleko Gazteria Sailarekin jarri daiteke harremanetan: 943 08 80 80 zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetarako izen emate epea apirilaren 17ra arte luzatu da. Covid-19ak ekarri duen isolamendu egoeraren ondorioz, izena emateko modua ere aldatu egingo da aurten, eta online egin beharko da Aldundiko webgunea erabiliz. Izen emate prozesuan sor daitezkeen arazoei arreta emateko 943 44 59 80 telefonoa ahalbidetu du Aldundiak.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskainiko ditu Udalekuak kanpainan, iaz baino 80 gehiago. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, eta taldeka, gehienez ere, 3 pertsonako taldeak izan daitezke. Uztailaren 1a eta 29a bitartean izango dira udalekuak, biak barne.

Informazio gehiagorako ere, Lazkaoko Udaleko Gazteria Sailarekin jarri daiteke harremanetan: 943 08 80 80 zenbakian edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

udalekuak2020