1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea.

Handik aurrera, maitzaren 17a egun bereziki esanguratsua da lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexual pertsonentzat, haien eskubideen aldeko eta gaur egun aurre egin behar dioten diskriminazioaren aurkako jardueren mugarri gisa.

Ez dezagun ahaztu LGTBIfobia gorrotoaren seinale zabalduenetako bat dela, eta badirela 70 herrialde baino gehiago kode penalean jasota dutenak, genero-aniztasunaren aukera, identitate eta adierazpide oro berariazko arauekin erreprimitzeko, eta badirela, LGTBI mugimendua heriotza-zigorrarekin mehatxatuta dagoen herrialdeak ere, edo beste askotan ezin konta ahala direla pertsona hauen aurkako gorroto-krimenak. Ez gaitezen, ordea, engainatu: LGTBIfobia ez da desagertu.

Horregatik guztiagatik, Lazkaoko Udalak dei egiten du jendarte eta eragile guztiok indarrak batu ditzagun, sexu- eta genero-aniztasunarekin lotutako gaiak landuz, eta LGTBI mugimenduaren errealitatea ikusaraz dezagun.

Rainbow flag and blue skies