• Ikastaro bakoitzak 2 orduko 2 saio izango ditu eta 4-6 pertsonako talde murriztuetan garatuko da. Izena eman behar da.

KZguneak herritarren prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horregatik, formakuntza modalitate berri bat jarri dute abian: hezitzaileek eskainitako zuzeneko prestakuntza, bideo-deien bidez (bi orduko bi saio) eta 4-6 pertsonako talde murriztuekin. “Eskura duzu formakuntza-modalitate berri bat, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan trebatzen jarrai dezazun. Etxeko erosotasunetik eta gure hezitzaileen euskarriarekin, zure ezagutza teknologikoan aurrera egin ahal izango duzu” adierazi dute KZguneko arduradunek.

Etxetik atera gabe parte hartu eta formakuntza jaso nahi duen orok formulario honen bitartez eman behar du izena. Honakoak dira eskuragarri dauden ikastaroetako batzuk: Musika aplikazioak zure Smartphonean, YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago, Zure bidaia planifikatu, Online izapideak Osakidetzarekin, Enplegua bilatzeko aplikazioak, Editatu bideoak zure Smartphonearekin, WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean, Mekanografia. Ikasi hutsetik, Ofimatika, LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu, Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago, Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak, Facebook zure Smartphonean, Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean… eta veste hainbat. www.kzgunea.eus -en kontsulta daiteke.

KZguneari buruzko kontsultaren bat egin nahi izanez gero, www.kzgunea.eus bisitatu edo deitu 945 016 100 arreta telefonora.

 Untitled design 70