• Maiatzean harrera oso ona izan zuenez ekimenak, ekainean ere izango dira ikastaroak online.
  • Zortzi hitzaldi izango dira guztira, Youtube plataformaren bidez emango dira, euskaraz zein gaztelaniaz eta ordutegi ezberdinetan. Parte hatzeko nahikoa izango da Youtubeko kanalean sartzea.

Covid-19ak eragindako Alarma Egoera honetan, Internetaren erabilerak izugarrizko goradaka izan du, erosketak egiteko, lanerako edota etxekoekin zein lagunekin harremantzeko. Gauzak horrela, KZguneak zuzeneko hitzaldiak egin zituen maiatzean zehar, hainbat gaiei buruzko trebakuntzatan sakontzeko. Maiatzean harrera oso ona izan zuenez ekimenak, ekainean ere izango dira ikastaroak online.

Ekainean ere, KZguneak hitzaldiak Youtuben duen kanalean eskainiko ditu, astean bi egunetan, goizez zein arratsaldez eta euskaraz eta gaztelaniaz.

Gai teknologikoei buruzkoak izango dira hitzaldiak, eta horietan parte hartzeko Youtubeko kanalean sartzea besterik ez da beharko. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Honakoa da hitzaldien zerrenda, bakoitza emango den egunarekin eta ordutegiarekin:

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

Gogoratu, KZguneak oraindik martxan duela zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza zerbitzua: erabiltzaileek KZ Gunearen kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diete. Lazkaoren kasuan, honakoak dira bideak:

  • 943 023 622
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ondorengo estekan ikusi daiteke Urrutiko zerbitzuaren informazioa: http://www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia

 

Untitled design 7