Lazkako Udalak eta herriak irudi korporatiboa berria aurkeztu du gaur, hilak 20, egin den agerraldian.

irudi korp 2 aldatutaBatetik Udalaren irudi berria finkatu da eta bestetik herriari begira egin dena. Arkaitz Barriola izan da irudion egilea eta haren hitzetan, bi marka bereizgarri osatu nahi izan dira estilo-irudi bat osatze bidera. “Erakundearena finkatuagoa da eta herriari begira, mugimendua helarazten du”, gaineratu du. “Hegoak harro” izenburua darama irudiak eta “herriaren bizitasuna” adierazteko baliatuko da. Hala, egokitu egingo dira hainbat esparrutara: “kirolean harro; kulturan harro”, esaterako.
Felix Urkola alkateak eskerrak eman dizkie ekarpenak egin dituzten guztiei, eta komunikazio digital berrira egokitzeko beharra azpimarratu du. Izan ere Arkaitz Barriola Bit&mina komunikazio agentziko kideak argitu duen moduan, irudi korporatiboen mundua erruz aldatu da azken aldian eta estilo-marka bat izatearen beharra gailendu du, besteak beste koloreen arten lotura bat egon dadin eta aukera digitalak zabal daitezen.