Albisteak

  • Datorren irailean hasiko diren ikastaroetan parte hartzeko interes adierazpena eta ekarpen eta iradokizunak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu batean bidali behar dira.
  • Kiroldegiaren zuzendaritzak adierazi du irailean ikasturtea hasteko egoera ezberdinak aztertu eta ahalik eta erantzun onena eman nahian dihardutela lanean: “Gure asmoa une honetan ordea, irailean gerta daitezkeen eskenatoki ezberdinetara ahalik eta hoberen egokitu ahal izango lukeen kirol ikastaroen eskaintza aurrez lantzea da”. 

“Gure bizitzako arlo gehienetan egin duen moduan, COVID19k ikastaro denboraldia ere, hankaz gora jarri du, eta modu bat edo bestera, irakasleek eta ikasleok egin duzuen esfortzu handiz ekainaren 30ean amaiera emango diogu 2019/2020 denboraldiari” adierazi dute Joxemiel Barandiaran kiroldegiko arduradunek.

Kiroldegiaren zuzendaritzak adierazi du irailean ikasturtea hasteko egoera ezberdinak aztertu eta ahalik eta erantzun onena eman nahian dihardutela lanean: “Egun, irailean edukiko dugun egoera aurreikustea ez da erraza. Honek 2020/2021 denboraldiko ikastaro eskaintza Covid19 ondorengo errealitatera egokitzeko momentu honetan zailtasun handiak sortzen ditu. Gure asmoa une honetan ordea, irailean gerta daitezkeen eskenatoki ezberdinetara ahalik eta hoberen egokitu ahal izango lukeen kirol ikastaroen eskaintza aurrez lantzea da”.

Egokitzapen hori egin ahal izateko, gaur egungo ikastaroetako parte-hartzaileen jarraipena ezagutu nahi du kiroldegiak: “Ikastaroak eraldatu eta egokitzeko lanei aurre egiteko lagungarri izango litzaiguke, datorren ikasturteko ikastaroetan jarraitzeko asmoa duzun jakitea. Datorren irailean hasiko diren ikastaroetan partehartzeko interesa baduzu, adierazi iezaguzu mesedez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz”. Bertan adierazi: izen abizenak, partehartzen duzun ikastaroa, ikastaroaren ordutegia, eta nola ez, aldaketaren bat nahi izan ezkero, iradokizun edo ekarpenen bat egin nahi izan ezkero ere, bertan adierazi.

Ekaina amaiera bitarte bidali daiteke mezua. 

Joxemiel Barandiaran kiroldegia