Albisteak

  • Ekainaren 21 arte eman ahalko da izena. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitarte, bi ordutegi posibletan, 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara, umeek jolas giroan hainbat jarduera, tailer eta ekintza izango dituzte aukeran.
  • Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz, presentzialki edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere, astelehenetik aurrera (goizeko 9:00etan).

Lazkaoko Udalak udako aisialdi zerbitzurako izen ematea datorren astelehenean, ekainak 15, irekiko du. H.H. 3tik L.H. 6ra bitarteko haurrentzat (2008 - 2016 urteetan jaioak) tailerrak eta ekintzak eskainiko ditu oporraldia eramangarriagoa egiteko eta gurasoen laneko ordutegiaren kontziliazioa errazteko.

180 plaza daude guztira eta izena emateko azken eguna ekainaren 21a izango da. Zerbitzua ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte eskainiko da, eta bi ordutegi daude aukeran: goizeko 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik - 13:00etara.

Udala oraindik zerbitzua antolatzen dabil, testuinguru berrira moldatzeko biderik onena aztertzen. Zehaztasun gehiago emango dira datozen asteetan, baina azpimarratu behar da aurtengo antolaketa desberdina izango dela koronabirusaren ondorioz. Dena den, orain eman behar da izena ekainaren 21a baino lehenago, taldeak eta guneak antolatu ahal izateko.

Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz 943 08 80 80 zenbakian, presentzialki Udalean edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere, astelehenetik aurrera (goizeko 9:00etan). 

actividades naturaleza familia 1