• 10 egunetan agortu dira Lazkaoko Udalak "nik Lazkaon, zuk zergatik ez?" Bonu kanpainaren barruan herriko ekonomia bultzatzeko jarri dituen 2.000 bonuak. Astelehenetik aurrera, ekainak 22, beste 1.000 bonu jarriko dituzte salgai, baldintza berberetan.
  • Bonuak 61 saltokitan erabili ahal izango dira, eta bigarren txanda honekin batera, herrian 90.000 euroko eragin ekonomikoa aurreikusten da.
  • Kepa Zubiarrain: "Herritarren erantzuna oso positiboa izan da, eta merkataritzaren eta zerbitzuen sektorea suspertzen jarraitu nahi dugu, sektoreari likidezia emanez".

 Bonoen kanpainak uztailaren 18ra arte iraungo zuela aurreikusi zen, baina 10 egunetan Lazkaoko Udalak koronabirusaren ondorio ekonomikoak arintzeko salgai jarritako 2.000 bonuak agortu egin dira. Ekainaren 22tik aurrera beste 1.000 bonu gehiago jarriko dituzte salgai, baldintza berberetan. Udala merkatariei egin beharreko lehen ordainketak tramitatzen hasi da.

1.000 bonu berriak Lazkaoko 61 saltokitan erosi ahal izango dira eta 20 euroren truke 30 euroko erosahalmena izango dute.

Pertsona bakoitzak 10 bonu erosi ahal izango ditu gehienez.

Kepa Zubiarrain alkateak adierazi du lehenengo txandan herritarren erantzuna "oso positiboa" izan dela: "Eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei herriko merkatariekin hartu duten konpromisoagatik. Udalak ekimen honekin merkataritzaren eta zerbitzuen sektorea suspertzen jarraitu nahi du, uneko likidazioa emanez, koronabirusak eragindako inpaktu ekonomikoa ahalik eta gehien arintzeko".

Bonoak