• Kiroldegiko teilatuko polikarbonatozko zatia berrituko du Lazkaoko Udalak, zaharkitua zegoelako eta ura sartzen zelako.

Bestalde, Kiroldegiko teilatuko berrikuntzak martxan daude. Polikarbonatozko zatiaren berrikuntza burutzen ari da Udala, zaharkitua zegoelako eta hainbat puntuta ur sarrerak zituelako. Guztira berritzen dena frontoiaren gaineko 673 m2 dira. Orain teilatu guztia polikarbonatozkoa da, baina berritzen denean, erdia polikarbonatozkoa izango da eta beste erdia txapazkoa. Obra honekin mantenu lanak erreztea aurreikusten da. 42.000 € inguruko aurrekontua du lanak eta uztaila bukaeran amaitzea aurreikusten da.

 2