• Ostalariekin bilera bat burutu ostean, tabernak ixteko ordutegi-muga goizeko 2:00etan ezarri da. Terrazen ordutegi muga honakoa da: aste barruan 23:00ak arte, eta ostiral eta larunbatean 00:00ak arte. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrola areagotuko dute kalean.
  • Osasun Sailak 2020ko ekainaren 18ko Aginduan adierazitako prebentzio-neurriak betetzeko eskaera luzatu du Udalak: gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, maskararen erabilera, eta eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea.

Bailaran Covid-19ak sortutako egoera medio, Lazkaoko Udalak kutsatze-kasuak ekiditeko neurri osagarriak hartu ditu. Ostalariekin bilera bat burutu ostean, tabernak ixteko ordutegi-muga goizeko 2:00etan ezarri da. Neurriak asteko egun guztiei eragingo badie ere, bereziki, asteburuko pilaketak ekidite aldera hartu da. Terrazen ordutegi muga honakoa da: aste barruan 23:00ak arte, eta ostiral eta larunbatean 00:00ak arte. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrola areagotuko dute kalean.

Horrez gain, Covid-19a saihesteko hartu beharreko segurtasun eta prebentzio neurri guztiak betetzen jarraitzeko deia luzatzen du Udalak:

• Gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak hartzea, higiene-maskara erabilita.
• Maskara nahitaez erabili beharko da: garraio publikoan eta ezin bada segurtasun-tartea mantendu aire zabaleko espazioetan edo espazio itxietan eta jende-pilaketak aurreikusten direnean.
• Eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea (ez eztul egin zuzenean airera, eta ez ukitu aurpegia, sudurra eta begiak).
• Erabilitako espazioen garbiketa, higienea eta aireztapena.
• COVID-19rekin bateragarriak diren sintomen aurrean, isolamendu-neurriak hartu eta osasun-zentroarekin komunikatu beharko dira.

Kepa Zubiarrain alkateak arduraz jokatzea bakoitzaren gain dagoela gogorarazi du: “elkarlanean jardun behar dugu guztion gain baitago koronabirusaren hedapena mugatzea. Ardura kolektiboa da ezarritako neurriak betetzea, atzera-pausorik eman ez dezagun”.

 

 

IMG 9106