• Lazkaoko Gurutze eta Zubizkitza auzoetan kale argiak LED teknologiara aldatu ditu Udalak eta San Prudentzio auzoko argiteria hobetu, jasangarritasun energetikoaren alde egiteko eta eremuetako argiteria hobetzeko.

LED argiteria jarri da Gurutze eta Zubizkitza auzoetan eta San Prudentzion kale-argiak ordezkatu dira, lortuko den jasangarritasun energetikoaz gain, eremuetako argiteria hobetzeko. Urte hasieran Udalak abian jarritako Jasangarritasun Energetikoaren Planaren baitan kokatzen dira aktuazio hauek, zeinak 110.000 euroko aurrekontua duen.

Zubizkitzan auzoko argiteria berritu da, LED teknologiako kale argiak jarrita. Fernandina motako 12 kale-argi berri jarri dira, zutabeei altuera handiagoa emanez eta kale-argi buruen potentzia handituz, argiteria hobetzeko. Aldi berean, auzoan egun zeuden “Villa” motako 23 kale-argi LED-era egokitu dira, hauen optika eta potentziak egokituz argiteria hobetze aldera.

San Prudentzio auzoko atzeko kaleko argiteria hobetzeko lanak burutu dira. Horretarako 8 kale-argi aldatu dira, altuera gehiago emanez eta kale-argien potentzia handituz.

Udalak burutu duen herri argiteriko azterketa luminikoan oinarrituz, Plazako aparkaleku inguruko, Mikelar, San Jose eta San Prudentzio auzoetako kale-argiak LED-era aldatzea dira etorkizunean garatu nahi diren aktuazioak. Farolak Led teknologiara birmoldatzearen helburua Lazkao herri jasangarriago eta seguruago bihurtzea eta argiteria publikoa hobetzea da.

 

argiteria