• Igerileku estalia irekita egongo da abuztu guztian zehar, aurreko urteetan ez bezala. Ez da egingo abuztuan ohikoa zen aste beteko itxialdirik, egin beharreko geldialdi teknikoa Covid-19ak eragindako itxialdian egin zelako.
  • Udalak adierazi duenez, “aurten lazkaotarren oporrak desberdinak izango direlakoan, zerbitzua zabalik mantentzea erabaki da”.

Lazkaoko Udal Kiroldegia irekita egongo da abuztu guztian aurten ere. Egutegian aldaketa batzuk eman dira, baina: igerileku estalian ez da egingo abuztuan ohikoa zen astebeteko itxialdia, eta, hilabete osoan egongo da zabalik.

Kiroldegia zabalik egongo da astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:30etara, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:30etara. Gihar gela zerbitzua martxan egongo da ordutegi honetan.

Igerileku estaliaren ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara irekiko da goizez, eta 16:00etatik 19:30etara arratsaldez. Larunbatetan goizeko ordutegian soilik eskainiko da zerbitzua, 9:00etatik 12:30etara. Igande eta jaiegunetan itxita egongo da.

Igerileku estali-gabearen ordutegia hiru txandatan dago banatuta, astelehenetik igandera, herritar guztien segurtasuna bermatzeko: 11:00etatik 13:30etara, 14:30etatik 17:00etara eta 17:30etatik 20:30etara.

Udalak gogorarazi nahi du “segurtasun neurriak errespetatzearen garrantzia”, eta herritarrei arduraz jokatzeko deia luzatu die.

Kiroldegia