• Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik irailaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa- eta muntaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira.

Koronabirusak eragin handia izan du gure gizartean, eta aldaketa sozial eta ekonomikoak eragin ditu sektore pribatuan zein publikoan. Horren aurrean, Udalak maiatzean Berraktibazio Plana jarri zuen abian, koronabirusak ekonomian dituen ondorioak arintzeko eta herritarrak babesteko.

Lazkaoko ekonomia sustatzea eta garatzea Udalaren helburu nagusia izanik, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-jarduera aktibatzeko neurri sorta hartzen du bere baitan, suspertze-planaren oinarrietako bat bezala, gizarte-, ekonomia- eta kultura-esparruak barne hartuta.

Beste hainbaten artean, udalerriko jarduera ekonomikoa ahalik eta lasterren berreskuratzeko osasun-baldintza egokienak bermatzeak dakarren gastuen % 60 diruz laguntzeko lerroa jarri zuen abian Udalak.

Laguntza hori eskatzeko epea luzatu du orain: irailaren 30a bitartekoa izango da. Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik irailaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa- eta muntaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira. Udalean bertan burutu behar dira eskaerak.

Helburua NBE-EPI (maskara, eskularruak, gela), desinfekzio-elementuak eta -sistemak (ozonoa, uhin ultramoreak), babes-manparak, pedalen paperontziak, gai informatikoak, merkaturatze-eredu berrien egokitzapenak eta sustapena (online plataformak) erosteak eragindako gastuak arintzea da.

Edozein zalantza argitzeko, Udalera jo daiteke, 943 08 80 80 telefono zenbakira deitu, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era idatzi edota www.lazkao.eus web orrian egin kontsulta.

IMG 9106