• Txindoki zahar egoitzan, eremu publikoaren zati bat egurrezko hesiz, altzairuzko ate eta lorontziz, eta egurrezko bankuen bitartez mugatu da bertako erabiltzaileentzat. Aldi berean, eremu barruan gelditu diren bankuak lixatu eta bernizatu dira.

Irailean Udal-brigadak, ohiko eran, herria mantendu, txukundu, eta herritarren beharrizanak asetzeko lan ugari burutu ditu.

Txindoki zahar egoitzan, eremu publikoaren zati bat egurrezko hesiz, altzairuzko ate eta lorontziz, eta egurrezko bankuen bitartez mugatu da bertako erabiltzaileentzat. Aldi berean, eremu barruan gelditu diren bankuak lixatu eta bernizatu dira.

Lazkaomendiko Abalin baserritik Albitxu behekoa doan errepidearen asfaltaketa burutu zen ere irailean. Aldi berean Senperen eta Enpaundi asfaltaketa konponketa txikiak egin dira.

Kanpandiko erronta, Lazkaomendiko igoerako horman, Dukeen parkean eta Lazkaotik Ataun aldera doan bideko hesietako pintaketak ezabatu dira. Areso haur parkeko eta San Jose auzoko bankuak lixatu eta margotu dira, eta San Prudentzio auzoan eta Dukeen parkean bi zakarrontzi berri jarri dira toki bakoitzean.

Kiroldegiko sarrerako sapaia eta teilatu-azpiko hodi zati bat konpondu dira. San Prudentzio ikastolako eraikineko barruko kantxan usoak ekiditeko arantzak (pintxoak jarri dira).

Ur sareko irakurketa, matxura eta konponketa lanak burutu ditu Udal brigadak: irailean herriko kontagailu guztien irakurketa egin da. Beiztineko bonbeo instalakuntzatik Lazkaomendiko ur biltegira doan hoditeriak bi matxura jasan ditu azken asteetan, biak konponduak gelditu direlarik. Forja Irizar inguruko ur akomeatuan jarioa zegoela egiaztatu eta konponketa burutu da. San Jose 12 eta Hirigoien 77 eraikinetan bi ur matxura konpondu dira.

Martxoak 16 de marzo 6