• Udalak adierazi du azken denboraldian, tenperatura-igoera eta beste hainbat arrazoien ondorioz, arratoien kopuruak, oro har, gora egin duela. Horren aurrean, zerbitzua indartu da herriko auzo eta eremu ezberdinetan.

Lazkaoko Udalak hilean behin egiten zuen arratoiak tratatzeko zerbitzua, eta saio bakoitzean udalerri erdia egiten da egun. Azkenaldian, arratoien presentzia handitu egin da herriko hainbat auzo eta eremutan, eta arazoari aurre egiteko, Udalak neurri gehigarriak mantenduko ditu: zerbitzua bikoiztu egin da, eta 15 egunean behin egiten da.

Bestalde, zerbitzuaren arduradunek adierazten dutenez , “arratoiak jandako pozoi kopuruaren arabera 5 eta 10 egun bitartean hiltzen dira, bitarteko egun horietan noraezean ibiltzen direlarik”.

 

PORTADA ratas