• Ez da igoerarik aplikatuko zerga eta tasetan zaborrarenean izan ezik, %3,6ko igoera egongo da. Sasieta Mankomunitateak Udalari %10,76ko igoera ezarri dio, hortaz, Udalak hiru urteetan jarraian %3,6ko igoera egitea erabaki du.

Pasa den astean ez-ohiko Osoko Bilkura ospatu zen Lazkaoko Udalean, eta 2021era begira, ordenantza fiskaletan hainbat aldaketa onartu dira. Orokorrean zerga eta tasa ia guztiak izoztuta mantentzea erabaki da, Kepa Zubiarrain alkateak azaldu eran, “herritarrei eta ehun ekonomikoari garai nahasi hauetan lagundu, mantendu eta etorkizun hurbilean berraktibazioa laguntzeko”.

Salbuespena zaborren tasa da: %3,6ko igoera egongo da. Sasieta Mankomunitateak Udalari %10,76ko igoera ezarri dio, hortaz, Udalak hiru urteetan jarraian %3,6ko igoera egitea erabaki du.

Tasa eta zergetan ematen diren dirulaguntzetarako oinarrien aldaketa ere onartu da: dirulaguntza eskuratu ahal izateko irabazien gehieneko mugak igoko dira, herritar gehiagok izan dezan laguntza hau eskatzeko aukera. Irudi honetan adierazten dira igoerak:

Captura

Ibilgailuen gaineko zergan hobariak egitea ere onartu zen. Ibilgailu elektrikoek %95eko hobaria izango dute (lehen %75ekoa zuten), hibridoek %75ekoa (lehen %50) eta historikoek eta 30 urtetik gorakoek %100eko hobaria izango dute. Obren gaineko zergan ere hobariak onartu dira: eguzki plaken instalazioan %95ekoa izango da, eta interes bereziko obren zergan ere bai, baina ondoren osoko bilkurak onartu beharko du eskaera bakoitza. Proiekturik behar ez duten obra txikietan Udalak ez du tasarik kobratzen.

Hipermerkatuen irekitze baimenagatik tasa berria onartu da ez-ohiko Osoko Bilkuran. 2.500 m²-ko salmenta azalera baino handiagoko hipermerkatuen tasa 1.600 eurokoa izango da.

Azkenik, jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, sortu berri diren enpresei %60ko hobaria ezarriko zaie lehen bost urteetan.

 

WhatsApp Image 2020 10 14 at 14.04.41