Ziklomotorrei IAT-a pasatzeko hurrengo eguna irailaren 14an izango da. IAT-a Beasainen eguneratu beharko dute lazkaotarrek, udaletxe ondoan egokitutako lokalean.

Honako ordutegia zehaztu dute: 08:30etik 13:30era. Aurrez txanda hartzea ezinbestekoa izango da, 943 62 63 00 telefonora deituta. Azterketa egiterakoan honako dokumentazioa aurkeztu behar da: zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordain-agiria.

Traktoreak eta gurdiak

Bestalde, traktoreei eta gurdiei IAT-a pasatzeko eguna irailaren 14a izango da. Kasu honetan Lazkaon egin ahalko da, Zubierreka 30 pabiloian (udalaren pabiloian), 08:00etatik 13:00etara bitartean. IAT-a eguneratzeko ezinbestekoa izango da aurrez txanda eskatzea, udaletxean bertan, irailaren 7a baino lehen.

Txanda eskatzerakoan honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela, aseguruaren ordain-agiria eta NANa. Azterketa egiteko ordaindu beharreko kopurua 40,60 euro da.