Hiribarren kaleko komun publikoen instalazioa amaituta dago, eta irekita daude jada. Lazkao eta Beasain arteko bidean oinez ibiltzen direnei zerbitzua emateko jarri dira komunak, hainbat herritarrek egindako eskariari erantzunez.

Komuna jarri ahal izateko ingurua egokitu da, zorua berrituz eta beharrezko azpiegituren instalazioa eginda. Guztira, komuna jartzeko lanen aurrekontua 59.500 eurokoa izan da. (komunaren kabina, zorua egokitzea eta azpiegiturak). Aurrez jarrita zeuden eraikin publikoetako ohiko komunez gain, Lazkaon egokitutako hirugarren komun publikoa izango da Hiribarren kalekoa. Jose Lasa parkean eta udaletxe atzean daude beste bi instalakuntzak.

Udalak aurrez zuen asmoari herritarren eskariak gehitu zaizkio, eta hiribarren kalean jarri den komunetan umeei pixoihalak aldatzeko mahaiak ere jarri dira. Gaur egun zerbitzu hau ez duten beste komun publikoetan ere pixoihalak aldatzeko guneak egokitzeko asmoa du udalak. Datozen asteetan hasiko dira aldaketak egin ahal izateko prozedurak.

Hiribarren kalean jarri diren komunen, eta herrian dauden antzeko beste instalazioetan, erabilera egokia egiteko eskaera egiten du Lazkaoko Udalak. Sarri, kalte ugari sortzen dira halako guneetan, eta guztiona dena guztion artean zaintzeko kontzientzia hartzea garrantzitsua da.