Lazkaoko Udalak diru laguntza emango die euskara ikasten ari diren herritarrei. Euskarazko eskoletara joateagatik laguntzak urriaren 31 baino lehen eskatu behar dira, udaletxean, eta beharrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Langabeek eta ikasleek matrikula kostuaren %100a jasoko dute, partidan esleitutakoa iritsiz gero.
  • Jubilatuek matrikularen kostuaren %100 jasoko dute, baldin eta 1.000 euro baino pentsioa baxuagoa badute.
  • Ikastaroa hasterako Lazkaon gutxienez urte bete edo gehiagoz erroldatuta egon behar da.
  • Eskoletara gutxienez %80ko asistentzia izan behar da.
  • Ikastaroa euskaltegi homologatu batean egin behar da.
  • Beste inolako erakundetatik diru laguntzarik ezin da jaso.
  • Lazkaon erroldatua egotea eta behin betiko izaera izatea.