Lazkaoko Udalak onartu ditu 2018ko ordenantza fiskalak. Orokorrean K.P.I.ren igoera izango dute udal tasek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera: %1,8. Salbuespena zaborren tasa izango da, K.P.I.ren gaineko %8,2ko igoerarekin. Modu honetara, zerbitzuaren sarrera eta gastuen artean dagoen aldea murrizteko beste pausotxo bat eman nahi da.

Bestalde, OHZ edo kontribuzioaren zergari dagokionean, datorren urterako, 2013an onartu eta 2016ra arte indarrean egon zen tipoa berreskuratuko da, hau da: 0,0186522. Iaz Foru Aldundiak egindako balio katastralaren eguneratzea zela eta, OHZren tipoa 0,00186522tik 0,00167580ra jaitsi zen. 2016ko tipoa berreskuratuta ere, ordea, Foru Aldundiak datorren urterako balio katastralen eguneratzerik aurreikusten ez duenez, udalak zerga honetan dituen sarrerak gutxitu egingo dira.