Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Beka martxan dago. Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Bekarako eskaerak 2018ko urtarrilaren 19rako aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00etarako, Gerriko Kultur Elkartean.

Beka 7.000 eurokoa izango da, eta epaimahaiak proiktu bat baino gehiago diruz lagundu nahi baditu, kopuru hori guztien artean banatuko da. Bestalde, epaimahaiak hala erabakitzen badu, ikerlanen kalitatea nahikoa ez delako, ikerlan-beka eman gabe utz dezakete. Epaimahaiaren erabakia 2018ko martxoaren 16an jakinaraziko da, eta ikertzaileek urtebeteko epea izango dute ikerlana erabat bukatuta entregatzeko (2019ko martxoaren erdirako).

Edozein argibidetarako 943 16 02 82 telefonora deitu daiteke, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidali.

Ikerlan bekarako oinarrik esteka honetan kontsultatu daitezke: XVIII. Gerriko Ikerlan Beka