Lazkaoko Udalak berdintasunaren alorrean 2018an garatuko dituen ekintzak zehazten hasteko bilera egingo du bihar, abenduak 12, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Gaiaren inguruan interesa duen edonork parte hartu dezake bileran. Berdintasunaren inguruan landu eta gauzatu daitezkeen gaien eta ekintzen inguruko proposamenak jasotzea izango da lehen bilera honen helburua. Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu biharko bilerara, gai honen inguruan herriko eragile, elkarte eta norbanakoek elkarrekin eragiteko.