Gabonetako oporrak eta jai egunak direla-eta, honako ordutegia izango dute udal eraikinek, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra:

UDALETXEA: Ohiko ordutegian irekita

LIBURUTEGIA: Goizez bakarrik irekita, 10:00etatik 13:00etara.

KIROLDEGIA:

  • Abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1 eta 6: Itxita. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian irekita.
  • Urtarrilak 5: 18:00etan itxiko da.
  • Urtarrilak 7, Astotxo Eguna: Irekita ohiko ordutegian.
  • Ikastaroak: abenduaren 26tik 29rako astean normaltasunez emango dira. Urtarrilaren 2tik 5era ez da ikastarorik egongo. Urtarrilaren 8an hasiko dira berriz.
  • Igerilekua: Abenduaren 27an eta 28an itxita egondo da igerilekua, Ordizian jokatuko den Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketako entrenamenduak egingo dituztelako.