Zabalik Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko epea
2021-04-13 / ALBISTEAK
Zabalik Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko epea

Bi programa daude: 7-13 urte bitartekoentzat Udalekuak, eta 14-17 urte bitartekoentzat Gazte Oporraldiak. Plazak zozketa bidez banatuko dira, heziketa-premia bereziko planak izan ezik (%5). Zozketan sartzeko izena eman behar da apirilaren 13tik 20ra.

Gehiago irakurri...

Errenta aitorpena, euskaraz
2021-04-12 / ALBISTEAK
Errenta aitorpena, euskaraz

Ordizia, Beasain eta Lazkaoko Udalek bat egin dute beste urtebetez ‘Errenta aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!’. Ordizian egin den prentsaurrekoan izan dira kanpainaren inguruko xehetasunak ematen Maitane Alvarez, Ordiziako Udaleko alkateordea eta euskara zinegotzia; Leire Artola, Beasaingo alkatea, eta Amagoia Naldaiz, Lazkaoko euskara zinegotzia.

Gehiago irakurri...

KZ Guneak 3 online ikastaro antolatu ditu apirilerako
2021-04-12 / ALBISTEAK
KZ Guneak 3 online ikastaro antolatu ditu apirilerako

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gehiago irakurri...

Udalak merkataritzari eta baserritar ekoizleei zuzendutako bono kanpaina jarriko du abian apirilaren 12an, ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ Suspertze Planaren baitan
2021-04-09 / ALBISTEAK
Udalak merkataritzari eta baserritar ekoizleei zuzendutako bono kanpaina jarriko du abian apirilaren 12an, ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ Suspertze Planaren baitan

Merkataritza bonoen III. edizioa izango da eta apirilaren 12an lehen 1.500 bonoak kaleratuko dira. 30 euroko prezioan 40 euroko eroste-ahalmena izango dute. Baserritar ekoizleen kasuan, 200 bono kaleratuko dira eta Ekoizleen Gidan barneratutako 5 baserritarrei egin ahalko zaizkie erosketak. 20 eurotan erosi eta 35 euroko erosketa ahalmena eskainiko dute.

Gehiago irakurri...

gehiago