Lazkaoko Udalak abenduaren 5ean landa inguruko bi bide auzolanean txukuntzera deitu ditu herritarrak
2020-11-30 / ALBISTEAK
Lazkaoko Udalak abenduaren 5ean landa inguruko bi bide auzolanean txukuntzera deitu ditu herritarrak

Abenduaren 5ean landa inguruko bi bideetako bazterrak auzolanean txukuntzeko deia egin die Udalak herritarrei, bereziki baserritar eta lursail jabeei. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 08 80 80 telefonora deituz.

Gehiago irakurri...

Lazkaok 8.035.916 euroko aurrekontua onartu du 2021erako, gizarte-babesa eta inbertsio publikoa lehenetsiz ekonomiaren suspertze eta enplegu eragile gisa
2020-11-27 / ALBISTEAK
Lazkaok 8.035.916 euroko aurrekontua onartu du 2021erako, gizarte-babesa eta inbertsio publikoa lehenetsiz ekonomiaren suspertze eta enplegu eragile gisa

Udal Gobernuak ezkutu soziala “sendotu” du, Gizarte Zerbitzuetan % 14ko igoerarekin, eta inbertsio publikoaren aldeko apustua egin du, 2019-2023 Legegintzaldiko Planean jasotako proiektuak gauzatuz, hala nola Kanpandegiko industrialdea edo Hiribarren-Ibabe eremua, besteak beste.

Gehiago irakurri...

‘Lazkao’ aldizkariaren 20. alea kaleratu berri du Udalak
2020-11-26 / ALBISTEAK
‘Lazkao’ aldizkariaren 20. alea kaleratu berri du Udalak

Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.

Gehiago irakurri...

Asteburu honetan zinea berriz ere Arerian
2020-11-26 / ALBISTEAK
Asteburu honetan zinea berriz ere Arerian

ANE (Donostiko Zinemaldiaren Irizar saria) eta Koko, dragoi txikia filmak eskainiko dira. Abendu hasieran kultur ekitaldi ugari izango dira ere Lazkaon: Txor-txor bakarrizketa eta ‘Goierriko argazki zaharrak’ erakusketa.

Gehiago irakurri...

gehiago