Lazkaoko Udalak, nahiz eta oraindik Covid-19aren eragina nabarmena izan eta ondorioz segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea ezinbestekoa den, ekitaldi kulturalen agenda berreskuratzeari ekin dio gutxinaka. “Luze doa pandemia eta aisialdia asko murriztu zaigu. Kultura segurua da pandemia garaira egokituz antolatuta, eta hori bultzatuko dugu, herritarrei Lazkaon aisia eskainiz eta kulturaren sektorea lagunduz” azaldu dute udal ordezkariek.

Hori horrela, otsailerako lau ekitaldi antolatu dira, ohiko zine emankizunez haratago:

OTSAILAK 6, LARUNBATA:

Kantu Kolore

12:00 | Areria

OTSAILAK 16, ASTEARTEA:

Zoaz pake santuan!   

19:00 | Areria

OTSAILAK 19, OSTIRALA:

“Zer larretan”            Juan Mari Beltran

19:00 | Areria

OTSAILAK 26, OSTIRALA:

Zoriontsuak izateko jaio gara          

17:00 | Udal liburutegia                                                      

Segurtasun neurri oro beteko da emankizun guztietan: aforo murriztua egongo da, sarrera-irteeren kontrol zorrotza egingo da, eta garbiketa eta desinfekzio lanak indartu dira.

Sarrerak www.lazkao.eus -en eskura daitezke.

OTSAILA 1