2017ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten den bezala, trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko epea otsailaren 15etik martxoaren 30era izango da. Epea ezarritako egunean bukatuko da.

"Lazkao. Ezagutu gure eskaintza" kanpainaren barruan Iztueta elkarteko Ainitze Salak hitzaldia egingo du otsailearen 16an, esneak ematen dituen aukerak zein diren azaltzeko. Salarekin batera Ordiziako D'Elikatuz elikadura zentroko nutrizionistak hitz egingo du, eta saioaren amaieran Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak postre bat egingo du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, kultur etxean.

Lazkaoko Udalak merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak eta enpresen jarduerak babestu eta indartzeko martxan jarritako kanpainaren barruan hirugarren hitzaldia izango da Iztuetakoena. "Lazkao. Ezagutu gure eskaintza" programak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako arduradunak beraien jarduerari buruzko hitzaldiak egitera animatu dira, herriko dendek eta zerbitzuek duten garrantzia azpimarratzeko.

Ostegunean, otsailak 9, Goazen-ek Arerian 20:00etan egingo duen ikuskizunerako azken sarrerak salgai daude. Sarrerak eskuratu nahi dituenak udaletxera joan behar du. Sarrera bakoitza 10 euroan dago salgai.

Etzi, osteguna, 20:00etan egingo duten saioa da Lazkaon "Goazen"-en ikuskizuna ikusteko azken aukera, ostegunean 18:00etan eta ostiralean 18:00etan eta 20:00etan egingo dituzten emanaldietarako sarrerak agortuta baitaude. 

Goazen-ek Lazkaon egingo dituen ikuskizunak:

OTSAILAK 9, OSTEGUNA:

  • 18:00: sarrera guztiak agortuta
  • 20:00: SARRERAK SALGAI UDALETXEAN

OTSAILAK 10, OSTIRALA:

  • 18:00: sarrerak agortuta
  • 20:00: sarrerak agortuta

Datorren otsailaren 15ean egingo da San Prudentzio jaiak antolatzeko bigarren bilera. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Udaletik herritar guztioi luzatzen dizuegu bileran parte hartzeko deia. 

Goazen ikuskizunak izan duen arrakasta ikusita, eta jende asko sarrerarik gabe geratu dela jakinda, Goazen taldeko aktoreek beste bi emanaldi egingo dituzte Lazkaon. Ostegunean, otsailak 9, izango dira. Lehen ikuskizuna 18:00etan izango da eta bigarrena 20:00etan. Osteguneko ikuskizunetarako sarrerak bihar, ostirala (otsailak 3) jarriko dira salgai, Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean. 

Bihar sarrera guztiak salduko ez balira, berriro erosi ahal izango dira astelehenean (otsailak 6), Areria aretoan, 17:30etik 20:00etara bitartean. Ostiraleko saioetarako bezala, osteguneko saioetarako ere pertsonako gehienez 4 sarrera erosi ahal izango dira, bakoitza 10 euroan. 

 

Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, bihar, ostirala, arratsaldean ura moztuko dute Hiribarren kaletik Senperera arte: Hiribarren kaleko 12.ataritik aurrera, Hiribarren atzean, Ibaben eta Senperen ez da urik egongo. Ur mozketa 17:00etan egingo dute, eta aurreikusi dutez bi ordu inguru izango dute ur hornidura moztuta. 

Otsailaren 10ean Goazen-en emanaldietarako atzo, asteartea, salgai jarritako sarrera guztiak agortuta daude.

Goazen saioko kideek bi emanaldi egingo dituzte Lazkaoko Areria aretoan, lehena 18:00etan eta bigarrena 20:00etan. 

Otsailaren 10ean Goazen-en 2 emanaldi Arerian: 18:00etan eta 20:00etan.

Sarrera salmenta Arerian izango da urtarrilaren 31n, asteartea, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Salneurria 10 €koa izango da.

Oharra: gehienez bakoitzari 4 sarrera salduko zaio.

Urtarrilaren 26ko Ebazpen bidez herri baratze urbanoetako erabiltzaile izateko hautagaien onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onartu da.

Aurreko epealdian erabiltzaieak izan diren eta berriz ere onartuak izan direnen partzelak zozketako zerrendatik kendu ostean, zozketa berri bat burutuko da libre dauden partzelak esleitzeko.

Zozketa bihar ostirala, urtarrilak 27, arratsaldeko 14:00tan burutuko da udaletxean.  

Ikusi zerrenda

Atzo Ekilore belardendaren eskutik, Udaletxean Bach loreen onurak eta hauek erabiltzeko moduak erakutsi zituen Sara Dominguezek, loreen bidezko terapeutak, eguneroko zailtasunei arrakastatsu aurre egiteko gomendioak jaso genituen.

 

Datorren  otsailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko batzar aretoan aurtengo San Prudentzio jaiak  antolatzeko lehen bilera egingo dugu, guztioi luzatzen dizuegu deia eta animatu zuen proposamenak aurkezteko etortzera.

ONARTUAK / ADMITIDOS:

1

02.646.917-P
15 Y-3349980-K
2 34.535.854-C 16 15.901.258-R
3 34.096.654-M 17 72.451.261-L
4 X-4335990-F 18 72.463.962-R
5 15.901.258-R 19 72.437.144-R
6 15.902.330-S 20 15.963.732-F
7 14.955.490-Q 21 44.161.725-T
8 35.778.260-N 22 15.940.384-G
9 50.474.338-X 23 72.490.937-C
10 08.903.009-P
11 35.770.779-Y
12 73.234.142-A
13 15.985.444-F
14 08.924.279-A
BAZTERTUAK / EXCLUIDOS:
EZ DAGO / NO HAY

 

 

"Spectacular magic" Sun magoaren ikuskizuna, datorren urtarrilaren 27an, ostirala,  Arerian arratsaldeko 19:00etan.

 

Iturgaitzagako urbanizazio lanak direla eta, kale honetako 10. zenbakian dagoen Zapatari etxea eraisteko lanak direla eta, Hiribarren kalea berriro ere trafikoari itxita izango da, bi norabideetan datorren astelehenean hilak 10. Arrazoi hau dela eta  Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik ibili beharko da.

 

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu jarritako seinaleztapenari kaso egiteko, abiadura errespetatzeko eta ahal den neurrian herriko serrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

 

2017ko urtarrilaren 31an herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentzien iraunaldia amaitzen dela kontuan hartuta, Alkatetza honek, 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpen bidez deialdi berria egitea ebatzi da.

Lazkaoko udalak 2016. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu.

ZIRKULAZIO ETA GELTOKI ALDAKETAK

Datorren igandean, urtarrilak 8, ASTOTXO FESTA ospatzen denez, Lazkaora sartzeko saihesbidea erabiltzea aholkatzen da. Izan ere, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Infantadoko Jauregitik Areso kaleko lehen zenbakia arte errepidea itxi egingo baita.
Aldi berean, autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte beraien geralekuetan.

GOIERRIALDEA
Geraleku nagusia, HIRIGOIEN 14 (Garin okindegiaren parean).
LAZKAO TXIKI ZELAITIK ez da autobusik pasako.

PESA
Iruñeako norabidean ez da aldaketarik izango.
Eibarko norabidean, 12:05ean etorriko dena, HIRIGOIEN 14an (Garin okindegiaren parean) geratuko da.

Urtarrilaren 8an, Lazkaon, Astotxo festa: